Andre Maria Sortzez Garbia
Andre Maria Sortzez Garbia
Irudi hau Andre Maria Sortzez Garbiaren kaperakoa zen, eta XVII. mendearen amaieran datatu behar da. Litekeena da 1695ean Tomás José de Velascoren eta haren emazte Ana María de Jauregui eta Unzuetaren otoiztegian inbentariatutakoa izatea, aipatu kaperaren babesleak baitziren garai hartan senar-emazteok. Itxura denez, familia-kaperan lurperatu zuten Tomás José de Velasco, eta hara eraman zuten tailua ere. 1780. urtearen inguruan, beste erretaula bat eraiki zuten (gaur egun desagertua), eta irudi hau ipini zuten erretaularen buruan, alboetan Santa Teresaren eta Fedearen irudiak zituela .
Andre Maria Sortzez Garbia Eva berri baten moduan dago irudikatuta, oinetan duen sugetzar bat –bekatuaren sinboloa– zapaltzen ari dela. Gorputz estilizatua du eta jarrera irrikatsua, burua atzerantz etzanda eta begiak zerurantz begira. Hazpegiak leunak eta aurpegia biribil-antza du, ahoa erdi irekia eta beirazko begi handiak. Ilea, luzea eta uhindua, sorbalden gainera erortzen zaio, ur-jauzi baten moduan. Eskuak bular parean gurutzatuta ditu, debozio sutsuko jarreran. Ohi bezala, tunika zuri batez jantzita dago, eta lasaiera handiko mantu urdin bat darama gainetik, tolesdura asko eta nabarmenak dituena. Hamar izarreko argi-koroa bat daraman buruan, eta urrezko izpiak eta argi-pirrintak dituen halo batek inguratzen du. Bi altueratako idulki oktogonal baten gainean dago bermatuta. Idulkiaren beheko aldean, burutxo hegaldunak ditu apaingarri. Zalantzarik gabe, egileak tailu napolitarrak edo grabatu italiarrak erabili zituen eredutzat.
Lokuzioa
Ficha técnica
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
TABAR ANITUA, Fernando. Barroco importado en Álava y Diócesis de Vitoria-Gasteiz: Escultura y Pintura [cat.]. Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 1995, pp. 81-83.
BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. “Fundación de la capilla de la Concepción de la catedral Santa María de Vitoria”, Ars Bilduma, n.º 2, 2012, pp. 15-34.
BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. “La capilla de la Concepción de la catedral Santa María de Vitoria bajo patronato de los Velasco”. Ars Bilduma, n.º 7, 2017, pp. 109-127.