Ornamentu edo eliz jantzi filipinarrak

Katedral honek XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieran Filipinetan egindako eliz jantzien sorta interesgarria du. Manilako katedraleko dean eta artzapezpikutza hartako bikario nagusi Francisco Díaz de Duranak eman zituen dohaintzan. Kolegiatara iritsi zirenetik, lehen mailako ornamentutzat hartu dira, ofizio garrantzitsuenetan erabiltzekotzat. Deanak jantzi-sorta gehiago ere bidali zituen, batzuk jaioterrira, Duranara, eta beste batzuk Otxandiora edo Eribera. Inskripzioen arabera, bi unetan eskuratu bide zituen: lehenengo sorta 1776. urtea baino lehen, eta bigarrena, 1805. urtea baino pixka bat lehenago.

Brodatu-lan horietako gehienak Guangzhoun (Kanton), Fujianen eta Filipinetan egiten ziren, baina langile txinatarren eskuz beti. Zetaz egiten ziren, eta urrezko, zilarrezko eta koloretako zeta-hariekin egindako brodatuak izan zituzten apaingarri. Ornamentu liturgiko horiek naturan inspiratutako irudiekin apaindu ohi ziren, sinbolo edo ikur kristauren bat gehituta.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Anonimoa
  • Data: XVIII. mendearen amaiera eta XIX. mendearen hasiera
  • Teknika: Brodatze-lana koloretako hariekin
  • Neurriak:
  • Kokapena: Santa Maria Katedrala eta Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa (Vitoria-Gasteiz)
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, p. 111.

BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. “Ornamentos filipinos de la catedral de Santa María de Vitoria-Gasteiz y otros conjuntos alaveses”. Ars Bilduma, 3, 2013, pp. 81-104.

ERKIZIA MARTIKORENA, Aintzane; Itziar AGUINAGALDE LÓPEZ. El Museo Diocesano de Arte Sacro y su colección. Vitoria-Gasteiz: Museo Diocesano de Arte Sacro, 2020. pp. 100-101.