Mendebaldeko elizpea. Azken Judizioaren Tinpanoa
Mendebaldeko elizpea. Azken Judizioaren Tinpanoa
Mendebaldeko elizpeko eskuineko portada Azken Judizioari eskainia dago, eta Chartres katedraleko portadaren antzeko antolaketa du. Kristo epaileak, San Mateoren testuetan egiten deskripzioaren arabera moldatua hemen, itxura gizatiarragoa du. Tinpanoko lekurik nabarmenena hartzen du, eta gizon sufritzaile gisa irudikatuta dago, nekaldiaren aztarnak (esku-ahurretako zauriak) agerian eta lagun dituela aingeruak, Arma Cristhi edo Pasioaren tresnekin. Gainean dauden aingeruek gurutzea daramate, eta alboetakoek, zutabea, zartailua eta iltzeak. Kristo epailearen albo banatan belaunikaturik, Ama Birjina koroatua eta San Joan Ebanjelaria ageri dira, gizateriaren bitartekari.
Azpiko erregistroko erdiko eszenan, San Migel dago, arimak pisatzen. Narrazioa handik eskuinerantz osatzen da, zerurako sarbidea ematen duen atearekin eta atezain-lanak egiten dituen aingeru batekin. Ateaz bestaldean, aingeru batek, intsentsu-ontzia eskuan, emakume bat koroatzen du. Aditu batzuen ustez, Santa Leokadia da emakumea. Haien aldamenean, hautatuak eta dohatsuak ageri dira, batzuk apezpiku santu batean pertsonifikatuak, eta besteak San Lorenzo gisa irudikatuak (San Lorenzo erraz identifikatzen da parrillagatik). Beste muturrean, infernua dago, bekatariak irensten dituen Leviatan baten aho-zulo beldurgarria. Deabru gaiztoek kondenatuak atzitu, eta zigortzen dituzte haien grina lurtarrak, zikoizkeria eta lizunkeria. Amaitzeko, ateburuan, Santiago apostoluaren bizitza eta martirioa erakusten dira hainbat eszenatan. Horietako azkenean, santua epaitua da, eta hila, soldadu batek burua ezpataz moztuta. Multzoa arkiboltetako santuen irudiekin osatzen da.
Lokuzioa
Ficha técnica
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, pp. 81-98.
LAHOZ, Lucía, “La Asunción del tímpano de la Catedral de Vitoria. Algunas consideraciones iconográficas”, Cuadernos de Arte e Iconografía, t.3, nº6, 1990, pp. 5-10.
LAHOZ, Lucía, “El tímpano del Juicio Final de la catedral de Vitoria: aspectos iconográficos”, Boletín Sancho el Sabio, 4, 1994, pp. 181-200.
LAHOZ, Lucía, “Breves notas sobre un tímpano vitoriano”, Cuadernos de Sección. Artes Plásticas y Monumentales, nº 14, 1995, pp. 164-174.
GONZÁLEZ DE ZÁRATE, Jesús M. Catedral de Santa María Vitoria. Iconografía de sus tímpanos, Vitoria-Gasteiz: Gestoria Bengoa S.L., 2008.
SILVA VERÁSTEGUI, Soledad, “En torno a la portada central de la iglesia de Santa María de Vitoria (actual Catedral Vieja)”, en VÉLEZ CHAURRI, J. Javier; ECHEVARRÍA GOÑI, Pedro Luis; MARTÍNEZ DE SALINAS OCIO Felicitas (eds), Estudios de Historia del Arte en memoria de la profesora Micaela Portilla, Vitoria, 2008, pp. 55-65.
GONZÁLEZ DE ZÁRATE, Jesús M. “Catedral de Santa María Vitoria-Gasteiz. Iconografía de sus tímpanos”, Cuadernos de Arte e Iconografía, Tomo XXI, N.º 41, 1º semestre, 2012. (monográfico)
SILVA VERÁSTEGUI, Soledad, “La controvertida portada de San Gil de la iglesia de Santa María de Vitoria”, Ars Bilduma, 5, 2013, pp. 3-31.