Mendebaldeko elizpea. San Gilen tinpanoa

Ezkerreko portadaren irakurketa ikonografikoa ez dago guztiz garbi, zalantzak sortzen ditu. Aditu batzuen arabera, Gil santuaren bizitza azaltzen du; beste batzuek, berriz, Domingo de la Calzada santuaren ziklo hagiografikoekin eta haren dizipulu San Joan Ortegarekin lotzen dute. Azken azterlanek berresten dute San Gil zela, jendeari egintza onak eginaraziz betiereko zoriontasuna erdiesten laguntzen zion bitartekari eredugarria. Erregetzarekin ere lotzen da, eta, beraz, elizaren beraren errege-patronatuarekin jar daiteke harremanetan. Konfesore santu haren bizitzaren ziklo labur bat Chartresko katedralean ikus daiteke, eta sarri agertzen da Frantziako pintura gotikoan. Beste bi portaletako ikonografiaren eskema berari jarraituz, San Gilen bizitza azaltzen du lau erregistroetan. Lehenengoan, santuak bere tunika ematen duenekoa eta hark egindako sendaketak daude irudikatuta. Ondoren, San Gilek Arlesko apezpiku San Zesareorekin eta San Veredoniorekin izandako topaketa erakusten da, eta errege-ehizaldia kontatzen. Goiko erregistroan, berriz, Flavio errege jaunarekin topo egin zuenekoa, bai eta San Gilek, naufragio bat saihesteko, hondartzan otoitz egiten dueneko pasartea ere. Hirugarren erregistroan, monasterio baten eraikuntza erakusten da, Santa Maria elizaren sustatzaile izan ziren errege-erregina gaztelarren eskuzabaltasun eta handitasunari erreferentzia eginez, bidenabar. Haren ondoan, Nimesko gobernadorearen semearen piztuera; eta, tinpanoaren buru, Kristo eukaristia-ogia erakusten, eta dohatsuak ?eta haien artean San Gil?, gizateriaren bitartekari.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Anonimoa
  • Data: XIV. mendearen bigarren herena
  • Teknika: Tailla harri polikromatuan
  • Neurriak:
  • Kokapena: Santa Maria Katedrala (Vitoria-Gasteiz)
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, pp. 81-98.

LAHOZ, Lucía, “La Asunción del tímpano de la Catedral de Vitoria. Algunas consideraciones iconográficas, Cuadernos de Arte e Iconografía, t.3, nº6, 1990, pp. 5-10.

LAHOZ, Lucía, “El tímpano del Juicio Final de la catedral de Vitoria: aspectos iconográficos”, Boletín Sancho el Sabio, 4, 1994, pp. 181-200.

LAHOZ, Lucía, “Breves notas sobre un tímpano vitoriano”, Cuadernos de Sección. Artes Plásticas y Monumentales, nº 14, 1995, pp. 164-174.

GONZÁLEZ DE ZÁRATE, Jesús M. Catedral de Santa María Vitoria. Iconografía de sus tímpanos, Vitoria-Gasteiz: Gestoria Bengoa S.L., 2008.

SILVA VERÁSTEGUI, Soledad, “En torno a la portada central de la iglesia de Santa María de Vitoria (actual Catedral Vieja)”, en VÉLEZ CHAURRI, J. Javier; ECHEVARRÍA GOÑI, Pedro Luis; MARTÍNEZ DE SALINAS OCIO Felicitas (eds), Estudios de Historia del Arte en memoria de la profesora Micaela Portilla, Vitoria, 2008, pp. 55-65.

GONZÁLEZ DE ZÁRATE, Jesús M. “Catedral de Santa María Vitoria-Gasteiz. Iconografía de sus tímpanos”, Cuadernos de Arte e Iconografía, Tomo XXI, N.º 41, 1º semestre, 2012. (monográfico) 

SILVA VERÁSTEGUI, Soledad, “La controvertida portada de San Gil de la iglesia de Santa María de Vitoria”, Ars Bilduma, 5, 2013, pp. 3-31.