Iñigueztarren hilobia

Santa Anaren kaperako obrarik nabarmenena hegoaldeko hormako hilobi hau da, Iñigueztarren familiako kide batena. Hormari atxikita dago, harrizko hilobi-urna gisa, baina ez zuen hori izan jatorrizko kokalekua. Hain zuzen, kaperaren erdian egon zen, 1759an Legardako markes eta Ambiteko bizkonde José Manuel de Esquibel y Ribas jaunak hilobia Santiagoko kaperarekin muga egiten duen hormara aldatzea eskatu zuen arte. Eskaera onartua izan zen, besteak beste horma horretan beste hilobirik ez zegoelako.

Hasieran, sei lehoiren gainean bermatutako hilobi-ohe bat izan zen. Sarkofagoak Iñigueztarren bi armarri ditu, zerrenda bertikalen bidez bereiziak. Hildakoa ohean etzanda datza, bururako kuxina eta hilobi-oherako izara dituela. Zaldun gisa dago irudikatuta, tunika luzez eta lokarriz lotutako mantu batez jantzia, eskularruak eskuan. Aurpegi hezurtsua du, bekoki zuzena, begi handi itxiak, bizar luzea eta ile kizkurra. Hildakoaren ondoan hiru aingerutxo daude, bi burualdean eta bat hilobi-ohearen erdian, intsentsu-ontzi batekin. Vasterratarren hilobietako eredu gaztelauari jarraitzen dio, baina hau naturalistagoa da, forma plastikoagoak ditu, ez hain geometrikoak, eta, beraz, kronologikoki, XIV. mendean kokatu behar da.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Anonimoa
  • Data: XIV. mendea
  • Teknika: Harri landua
  • Neurriak: 487 x 313 x 180 cm inguru
  • Kokapena: Santa Maria Katedrala (Vitoria-Gasteiz)
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, pp. 97-98.

LAHOZ, Lucía M.ª “Sepulcros góticos de la catedral de Vitoria”. Cuadernos de Sección, Artes plásticas y documentales, 11, 1993, pp. 73-91.

LAHOZ GUTIÉRREZ, Lucía M.ª. Escultura funeraria gótica en Álava. Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 1996.

LAHOZ, Lucía. “Gótico”. En: GONZÁLEZ DE SAN ROMÁN, Miguel (Dir.). Vitoria-Gasteiz en el Arte, vol. I, Vitoria-Gasteiz: Gobierno Vasco, Diputación Foral de Álava, Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 1997, pp. 232-233.