Cristóbal Martínez de Alegríaren hilobia
Cristóbal Martínez de Alegríaren hilobia
Hilobi hau San Benitoren kaperan dago; Martínez de Alegría familiari lotua egon zen XVI. mendearen bukaeratik, nahiz geroago Velascotarren esku geratu. 1581ean, San Benitori eskainitako erretaula txiki bat jartzeko baimena eman zitzaion Cristobal Martínez de Alegríari. Kontzesioaren barruan, bera lurperatzeko hilobia ere sartu zen. Hilobia ebanjelioaren aldeko gurutzaduraren besoaren hasieran dago, eta Esteban de Velasco eskultore gasteiztar ospetsuari esleitu zitzaion lana, 1581eko maiatzaren 6an. Obra osoa Ajarteko harrobiko (Trebiñu) harri zuriz egin zen, Santa Piako harriarekin (Agurain) landu zen hilobi-mulkoa salbu. Arkosolio edo garaipen-arku motako hilobi bat da, Errenazimentuko tipologiei jarraitzen diona. Erdi-puntuko arkuaren pean, Cristobal Martínez de Alegríaren irudi etzana dago, armaduraz jantzita, garrantzi handiko kargu publikoetan (Arabako diputatu nagusi, Felipe II.aren kontseilari) aritutako pertsona bati dagokion moduan. Hilobiaren goialdean, inskripzio bat dago, ertz kiribileko kartela batean; frontoi kurbatu bat, bitan zatituta, eta bertute bat zati bakoitzaren gainean; eta, ororen gainean, armarri handi bat. Bai hilobiaren arkitektura, bai apaindurako elementu guztiak nazioarteko manierismoari dagozkio.
Lokuzioa
Ficha técnica
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, p. 105.
ECHEVERRIA GOÑI, Pedro L. “Renacimiento”, En: GONZÁLEZ DE SAN ROMÁN, Miguel (dir.). Vitoria-Gasteiz en el Arte. Vitoria-Gasteiz: Gobierno Vasco, vol. 2. 1997, pp. 326, 338-342.
GONZÁLEZ DE ZÁRATE, Jesús M. Burgos como centro difusor de motivos icónicos en el Arte Sepulcral del Renacimiento norteño, López de Gámiz, números X-XI. 1986, p. 80.
MARTÍN MIGUEL, María Ángeles. Arte y cultura en Vitoria durante el siglo XVI. Vitoria-Gasteiz: Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 1998, pp. 318-321.