Kristoren ehorzketa

Caravaggiok Santa Maria in Vallicellarako (Chiesa Nuova) margotu eta gaur egun Erromako Vatikanoko pinakotekan dagoen koadro ezagunaren kopia. Obra honek ia fideltasun erabatekoz erreproduzitzen du Caravaggiok sortutako eredua, aldaketa txiki batzuk gorabehera. Margolana XVII. mendean egina bide da, haren urre-koloreko marko galloidunaren garai bertsuan. Bi aukera daude: egileak jatorrizko lana kopiatu izatea, eta, beraz, Erromatik bidalia izatea, edo Espainian lehendik zegoen kopia batean oinarrituta moldatua izatea. Galarreta familiaren kaperan jarri zuten, 1785ean, Kristo hilaren gaineko dolua koadroa sakristiara eraman zutelarik. Nicodemok eta Joanek Kristoren gorputz bizigabea hilobian pausatzeko unea erakusten du. Lurrean Arma Christi direlakoak daude (mailua, kurrikak, iltzeak eta arantzazko koroa), Kristoren Pasioa irudikatzen duten tresnak. Pintura ez da kalitate handikoa, eta ukituak ditu han eta hemen, XIX. mendean emanak seguru asko, kontserbazioko esku-hartzeak egin baitziren orduan katedral izendatu berriko hainbat margolanetan.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Anonimoa. Caravaggioren kopia
  • Data: XVII. mendea
  • Teknika: Olioa mihisean
  • Neurriak: 191 x 214 cm
  • Kokapena: Santa Maria Katedrala (Vitoria-Gasteiz)
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, p. 108.

TABAR ANITUA, Fernando. Barroco importado en Álava y Diócesis de Vitoria-Gasteiz: Escultura y Pintura [cat.]. Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 1995, p. 133.

BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. “Fundación y patronato de los Alday y Galarreta. Las capillas de San Prudencio y Santo Cristo en la catedral de Santa María de Vitoria-Gasteiz”. Ars Bilduma, n.º 0, 2010, pp. 36-37.