Mendebaldeko elizpea
Mendebaldeko elizpea
Santa Maria katedralaren mendebaldeko elizpea Espainiako XIV. mendeko eskultura monumentalaren lorpen artistiko handienetako bat da. Alfontso XI.aren erregealdian egina da, eliza gotikoen tradizio frantsesari jarraituz. Chartresko katedralean bezala, hiru portada handitan banatuta dago eduki ikonografikoa. Erdikoa Ama Birjinaren gorespenari eskainia dago, tenpluaren titularrari; eskuinekoa, Azken Judizioari; eta ezkerrekoa, obraren errege-patronatuarekin lotua, santu martiriei eta aitorleei, San Gilen bizitzari zehazki. Multzoaren osagarri, ate-zangoetako eta arkiboltetako irudiak ditugu, zein bere tinpanoarekin eta obraren helburu orokorrarekin lotuta. Ikuslea, zalantzarik ez, liluratuta sentitu izan da eta sentitzen da tenpluko sarreran harrera egiten dion eskultura-eszena zoragarri hauen aurrean. Eta espazio profanoaren eta sakratuaren arteko bitartekari bihurtzen da hala.
Denboraren poderioz, elizpearen hasierako itxura zertxobait aldatu da jatorrizko proiektuarekin alderatuta. XVI. mendean, Andre Mariaren Pietatearen kapera egin zuten, Diego Fernández de Paternina abadearen ekimenez, hirira sartzeko ate bat egondako tokian. XVIII. mendean, arkupeko baoak itsutu zituzten, neguko gordintasunetik babesteko. Azken zaharberritzean, berriro ireki ziren, eta segurtasun-beirak jarri zituzten hormaren ordez, sar zedin argia, baina ez haizea eta euria.
Adituen diziplinarteko talde bat ere aritu zen, hainbat urtez, multzo osoa zaharberritzeko lanetan parte hartzen. Zoko-moko guztiak analizatu eta aztertu zituzten, xehe eta zehatz, eta menderik mende elizpea hainbat aldiz polikromatua eta moldatua izan zela jakin ahal izan zen horrela. Lan zorrotz eta zehatz horiei esker, ikus-entzunezko berreraikuntza bat egin zen, Paterninaren kaperako eta elizpeko polikromiak bideo digitalen proiekzioen bidez erakusteko. Argi eta soinu ikuskizun horri “Argiaren Elizpea” deitu diogu, eta haren bidez modu erraz eta didaktikoan erakutsi diezaiokegu gizarteari urteetako ikerketen eta lanaren emaitza.
Lokuzioa
Ficha técnica
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, pp. 81-98.
LAHOZ, Lucía, “La Asunción del tímpano de la Catedral de Vitoria. Algunas consideraciones iconográficas”, Cuadernos de Arte e Iconografía, t.3, nº6, 1990, pp. 5-10.
LAHOZ, Lucía, “El tímpano del Juicio Final de la catedral de Vitoria: aspectos iconográficos”, Boletín Sancho el Sabio, 4, 1994, pp. 181-200.
LAHOZ, Lucía, “Breves notas sobre un tímpano vitoriano”, Cuadernos de Sección. Artes Plásticas y Monumentales, nº 14, 1995, pp. 164-174.
GONZÁLEZ DE ZÁRATE, Jesús M. Catedral de Santa María Vitoria. Iconografía de sus tímpanos, Vitoria-Gasteiz: Gestoria Bengoa S.L., 2008.
SILVA VERÁSTEGUI, Soledad, “En torno a la portada central de la iglesia de Santa María de Vitoria (actual Catedral Vieja)”, en VÉLEZ CHAURRI, J. Javier; ECHEVARRÍA GOÑI, Pedro Luis; MARTÍNEZ DE SALINAS OCIO Felicitas (eds), Estudios de Historia del Arte en memoria de la profesora Micaela Portilla, Vitoria, 2008, pp. 55-65.
GONZÁLEZ DE ZÁRATE, Jesús M. “Catedral de Santa María Vitoria-Gasteiz. Iconografía de sus tímpanos”, Cuadernos de Arte e Iconografía, Tomo XXI, N.º 41, 1º semestre, 2012. (monográfico)
SILVA VERÁSTEGUI, Soledad, “La controvertida portada de San Gil de la iglesia de Santa María de Vitoria”, Ars Bilduma, 5, 2013, pp. 3-31.