Prozesio-kustodia
Prozesio-kustodia
Prozesio-kustodia hau Francisco de Esquivel y Landa artzapezpikuak (1550-1614) utzitako ondorea baliatuz bereganatu zuen katedralak, piezaren oinarriaren behealdeko inskripzioak dioenez. Valladolideko Juan Lorenzo zilargin ospetsuari enkargatu zitzaion lana, 1623an, baina handik urteetara, 1764an, Juan Antonio Sotil Gasteizko zilarginak idulki bat egin zuen, kustodia han finkatzeko. 1963an, José Puigdoller urregileak zaharberritu zuen, eta plataforma bat ere egin zion, Juan XXIII.a aita santuaren eta Francisco Peralta gotzainaren armarriekin.
Prozesio-kustodia asentuduna da, Juan de Arfek De varia conmensuración (1585-1587) izeneko tratatuan zabaldutako eskema tipologikoei jarraitzen diena. Estiloari dagokionez, Escorialeko estetikaren oinordeko den lehen Barrokoko klasizismoan kokatu behar da. Elkarri gainjarritako hiru gorputzez osatutako egitura arkitektoniko bat du. Gorputzok txikituz doaz gora ahala, eta guztien gainean erremate zirkular bat eta gurutze latindar bat dago. Kustodiaren programa ikonografikoa bere izaera eukaristikoaren inguruan ardaztu da, erdiko eszenak –Azken Afariaren aitzinirudia–erakusten duenez: apaiz nagusia, mahai aurrean, Abrahami ogia eta ardoa eskaintzen.
Lokuzioa
Ficha técnica
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, pp.109-110.
BRASAS EGIDO, José Carlos. La platería vallisoletana y su difusión. Valladolid: Institución Cultural Simancas, Diputación Provincial, 1980, pp. 234-235.
Mirari. Un pueblo al encuentro del arte [cat.]. Vitoria-Gasteiz: Sala Amárica. Diputación Foral de Álava, 1989, pp. 420-421 (ficha confeccionada por Juan Manuel Cruz Valdovinos)
MARTÍN VAQUERO, Rosa. La platería en la diócesis de Vitoria (1350-1650). Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 1997, pp. 591-592.