Arimen erretaula

Erretaula neoklasiko bat da, 1817an Benigno de Moraza arkitektoak Arimen kofradiaren eskariz diseinatua. Bai tailuak, bai goi-erliebea, Mauricio de Valdivielso eskultorearen ?“Payuetako santugilea” izenez ezaguna? estilokoak dira. Multzoak oinplano lineal eta ondo proportzionatua du, “erretaula-koadroa” tipologiari jarraitzen dio eta gorputz bakarra eta atikoa ditu. Erretaula-buru, Ama Birjina, San Prudentzio ?bitartekari? eta Purgatorioko arimak agertzen diren goi-erliebe bat dago. Marko molduratua du, eta fuste leuneko eta kapitel korintoarreko zutabeak albo banatan. Koloma horietan bermatuta dagoen taulamenduak apaindu gabeko frisoa du, erlaitz hegalduna eta dentikulatuta, eta, erlaitzaren gainean, idulki moduko bat erremate gisa. Multzoaren gailurrean, tondo obalatu bat dago, “MISEREMINI MEI/ MISEREMINI MEI/ SALTEM/ VOS AMICI MEI” inskripzioarekin, eta marmolezko aingeruak albo banatan, garezur hegaldun eta koroatu batek errematuta. Polikromia-lana, Bartolomé Bascok ?Mauricio de Valdiviesoren laguntzailea bera? hartu zuen bere gain. Díaz de Arcauteren arabera, margolaria erratu egin zen kolore kanonikoen erabileran, eta Karmengo Amaren arrea eta zuria erabili ordez, Arrosariokoaren urdina eta karmina erabili zituen. Itxura denez, Arimen kofradiak, lanarekin gustura geratu, eta kofradiako kide gisa onartuz saritu nahi izan zuen eskultorea.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Eskultura: Mauricio de Valdivielso (1760-1822), Arkitektura: Benigno de Moraza, Pintura: Bartolomé Vasco
  • Data: 1817
  • Teknika: Zur polikromatua
  • Neurriak: 563 x 240 x 66 cm inguru
  • Kokapena: Santa Maria Katedrala (Vitoria-Gasteiz), Santiago kapera, egungo Santa Maria eliza
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

LOPEZ DE GUEREÑU, Gerardo. “Los santeros de Payueta”, Boletín de la Institución Sancho el Sabio, 1976, n.º 20, pp. 327-364.

AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, p. 112-113.

TABAR ANITUA, Fernando. Vitoria neoclásica. Vitoria-Gasteiz: Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 1986, p. 18.

TABAR ANITUA, Fernando. “Neoclásico”. En: GONZÁLEZ DE SAN ROMÁN, Miguel (Dir.). Vitoria-Gasteiz en el Arte, vol. II, Vitoria-Gasteiz: Gobierno Vasco, Diputación Foral de Álava, Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 1997, pp. 492-493.