Galarreta familiaren kripta (apezpiku-panteoia)
Galarreta familiaren kripta (apezpiku-panteoia)
Kripta hau Kristo Santuaren kaperarekin lotuta dago. Francisco eta Martín de Galarreta anaiek sortu zuten kapera. Bi anaiek goi-ordezkaritzako eta diplomaziako eginkizunak bete zituzten Flandesen, Felipe IV.aren eta Karlos II.aren erregealdietan, eta, San Prudentzioren kapera txikia jarauntsi ondoren, hura zabaltzea erabaki zuten, hari Kristo Santuaren kapera gehituz. Eraikuntza-lanak 1661ean hasi ziren, eta Pedro de Amezti hargin gipuzkoarrak hartu zuen bere gain lanaren ardura, Juan de Ansola Ibaiguren Eibarko hargin ezaguna laguntzaile zuela. Harginok eraikuntza-lanez baino ez ziren arduratu; izan ere, traza edo diseinua Martín de Galarretak berak bidali zuen, Estatu Idazkari zela, Flandesetik. 1663rako amaituta zegoen obra. Eraikuntzak oinplano oktogonala du, eta laranja-erdiko kupula bat, linterna eta guzti, estalkitzat. Kripta bat zuen lurpean, familiakoen hilobirako. Gaur egun, Gasteizko gotzainak ehorzteko egokitu dute, bederatzi hilobi sartzen diren brontzezko ganbera bat eginda.
Lokuzioa
Ficha técnica
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, pp. 102-103.
BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. “Fundación y patronato de los Alday y Galarreta. Las capillas de San Prudencio y Santo Cristo en la catedral Santa María de Vitoria-Gasteiz”, Ars Bilduma, nº 0, 2010, pp. 14-39.