Samaniegoko prozesio-gurutzea

Samaniegoko parrokiako prozesio-gurutzea. Bi marka edo puntzoi ditu, bata Naiara herriarena eta bestea Errioxako herri horretako zilargile Juan Alonso Butrónena. XVI. mendearen bigarren laurden aldera datatu dute, eta Gaztelako garai bereko eta antzeko ezaugarriekiko piezak gogorarazten ditu. Egitura gotikoa du, beso zuzenak, obalo-formako gehigarriak, erremate trilobulatuak eta gailurreria-ertza inguru osoan. Dekorazio errenazentista du, gruteskoz, erroleoz eta kerubinez osatua, besteak beste. Programa ikonografiko osoa eta askotarikoa du. Aurrealdean Kristo Gurutziltzatua eta atzealdean Jasokundea ditu gurutzearen buru. Horrez gain, Pasioaren, Elizaren Gurasoen, apostoluen eta Santuen irudiek osatzen dute ikonografia. Gurutzea gorputz biko oinarri handi batean sartuta dago, pinakuluz, gailurreriaz eta droseltxo kalatuz apaindutako forma arkitektoniko batean. Droseletan, ebanjelistak eta apostoluak ageri dira.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Juan Alonso Butrón
  • Data: XVI. mendearen bigarren laurdena
  • Teknika: Zilarra berezko kolorean, urrezko aplikazioak
  • Neurriak: 90 x 57 cm
  • Kokapena: Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa (Vitoria-Gasteiz)
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, p. 109.

ARRUE UGARTE, Begoña M.ª. Platería riojana (1500- 1665). Vol. I, Logroño: Instituto de Estudios Riojanos, 1993, pp. 94, 108.

MARTÍN VAQUERO, Rosa. La platería en la diócesis de Vitoria (1350-1650). Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 1997, pp. 489-490.

ECHEVERRIA GOÑI, Pedro L. “Renacimiento”, En: GONZÁLEZ DE SAN ROMÁN, Miguel (Dir.). Vitoria-Gasteiz en el Arte, vol. II, Vitoria-Gasteiz: Gobierno Vasco, Diputación Foral de Álava, Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 1997, pp. 356-357.