García Ortiz de Luyandoren eta Osana Martínez de Arzamendiren hilobi-lauda

Hilobi-lauda hau San Joanen kaperaren hormari atxikita egon zen. García Ortiz de Luyandok 1503an idatzitako testamentuan eratu zen. Haren asmoa zen ehorzketa-eremu bat sortzea, emaztearekin batera ?Osana Martínez de Arzamendi, 1489an hila? bertan ehortzi zezaten. XVI. mendearen hasieran datatua dago eta hiriko hileta-pieza errenazentistarik zaharrena da. Letoizkoa da, eta jatorri flandestarra du, hau da, Araban finkatutako eskultore flandestar batek edo Herbeheretan bertan egina dela uste da. García Ortiz de Luyando eta haren emazte Osana Martínez de Arzamendi agertzen dira bertan irudikatuta, otoitz egiteko jarreran, maskor itxurako horma-hobi batean. Garaiko modan jantzita daude biak, arrosario bana daramate, eta candelieri erako motibo arkeologikoekin apaindutako bi pilastra dituzte alboetan. Goialdean, erremate gisa, familiaren armarriak ditu, eta bi inskripzio gotiko, kaperaren sorreraren xehetasun nagusien berri ematen digutenak.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Anonimoa
  • Data: XVI. mendearen hasiera
  • Teknika: Letoia galdatzea eta zizelkatzea
  • Neurriak: 138 x 68 cm
  • Kokapena: Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa (Vitoria-Gasteiz)
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

MARTÍN MIGUEL, María Ángeles. Arte y cultura en Vitoria durante el siglo XVI. Vitoria-Gasteiz: Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 1998, pp. 309-313.

REDONDO CANTERA, M.ª José. El sepulcro en España en el siglo XVI: tipología e iconografía. Madrid: Ministerio de Cultura, 1987.

VAN BELLE, Ronald. Laudas flamencas en España. Bilbao, Ediciones Beta, 2001. pp. 46, 50, 150-158.

BARTOLOMÉ GARCÍA Fernando R.; TABAR ANITUA, Fernando. “La capilla de San Juan Bautista en la Catedral de Vitoria-Gasteiz. Elementos muebles y nuevos documentos”. En: Micaela Portilla homenaje in memoriam. Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 2007, pp. 350-354.