Hamaika mila Birjinen erlikia-ontzia

Kristoren kaperaren hornidurako objektuen artean, erlikia-ontzi bikain hau nabarmentzen da, Francisco de Galarretaren alargun Claudia de Lirak 1672an opari emandakoa. Ezaugarri formalak kontuan hartuta, loturak dauzka XVII. mendearen lehen erdiko altzari flandestarrekin. Oinplano angeluzuzena du, eta erakusleiho bat gogorarazten du; hegal moduko batzuk ditu albo banatan, haritz-zur belztuzko ertzak dituztenak. Aurrealdean, metalezko xafla batzuk ditu, urre-koloreko letoi-geruza batez estaliak, zurean bertan iltzatuak. Barruan gordetzen dituen erlikiak agerian geratzen dira hainbat neurritako hemeretzi baoren bidez. Baoak beiraz hornituta daude, eta mailuz eta zizelez landutako eta landare-irudiez apaindutako xafla zilarrezkoz inguratuta.

Hamaika mila birjinen erlikia-ontzia izenez da ezaguna, nahiz eta, berez, Lignum Crucis (gurutzeko zura) delakoari eskainitakoa izan. Erlikia preziatu hau ontziaren erdian egoten zen, zilarrean landuta dauden ?eta gaur egunera arte iritsi diren? aingeru hegodun batzuek inguratuta. Haren inguruan, beste hemezortzi erlikia daude, Hamaika mila birjinen lau garezur eta beste santu batzuen gorpuzkiak.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Anonimoa
  • Data: c. 1672
  • Teknika: Haritz-zur belztua, letoi urreztatua, zilar bozeldua eta zizelkatua
  • Neurriak: 81 x 158,6 x 38 cm
  • Kokapena: Santa Maria Katedrala (Vitoria-Gasteiz)
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, p. 111.

BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. “Fundación y patronato de los Alday y Galarreta. Las capillas de San Prudencio y Santo Cristo en la catedral de Santa María de Vitoria-Gasteiz”. Ars Bilduma, n.º 0, 2010, pp. 36-37.