Izen Eztiaren Erretaula

Obra hau Juan Alonso de Gamiz enbaxadoreak erosi bide zuen, Flandesen, 1558. urte inguruan. Erretaula txikia da, eta gurutzadurako pilare batean egon zen, Epistolaren aldean. Toki horretan familiaren armarria zegoen, eta hilobi bat enbaxadorearentzat eta haren ondorengoentzat, baita Jesusen Izen Eztiaren kofradia ere. 1856. urtean, katedraleko beste leku batera aldatu zuten.

Lehen Errenazimentuko obra bat da, Anberesen egina, 1550-1558. urte inguruan. Dena dela, apaindura-errepertorioan, Fontainebleau jauregiko dekorazioetan inspiratutako formulazio manieristekiko atxikimendu goiztiarra ikusten da: kartelak, Hermes, oihal zintzilikariak, maskarak eta arabeskoak. Haren jatorri flandestarra berretsita geratzen da alboetan eta lehen gorputzeko bi eszenen oinarrian dituen kontrol-marken bidez. Osagarri polikromoa tailua egin zen garaikoa da. Erretaula mistoa da, pinturez eta irudiez osatua, eta garaipen-arkuaren tipologiaren arabera moldatutakoa. Bankua, bi gorputz, hiru kale eta atikoa ditu. Bankuan, pintura hauek daude: San Joakin eta Santa Ana tenplutik kanporatuak, Aingeruaren agerpena San Joakinen aurrean, eta Ama Birjinaren Gurasoak tenpluan limosna ematen. Erdiko kalean, Zirkunzisioa eta Ama Birjinaren Iragaitza daude irudikatuta; eta alboetan, Jaiotza eta Aurkezpena baino ezin ditugu bereizi; beste bi eszenak galduta daude, baina oso litekeena da Jesusen haurtzaroarekin lotutako gaiak izatea.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Anonimoa. Anberesko tailerra
  • Data: c. 1558
  • Teknika: Zur polikromatua
  • Neurriak: 226 x 255 x 33 cm
  • Kokapena: Santa Maria Katedrala (Vitoria-Gasteiz)
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

ECHEVERRIA GOÑI, Pedro L. “Renacimiento”, En: GONZÁLEZ DE SAN ROMÁN, Miguel (Dir.). Vitoria-Gasteiz en el Arte, vol. II, Vitoria-Gasteiz: Gobierno Vasco, Diputación Foral de Álava, Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 1997, pp. 346-347.

MARTÍN MIGUEL, María Ángeles. Arte y cultura en Vitoria durante el siglo XVI. Vitoria-Gasteiz: Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 1998, pp. 347-352.

BARTOLOMÉ GARCÍA Fernando R. “Retablo del Dulce Nombre”. En ECHEVERRÍA GOÑI, Pedro Luis (Dir.). Erretaulak. Retablos. Catálogo del Centro de patrimonio cultural vasco. Tomo II, Vitoria-Gasteiz: Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, 2001, pp. 609-615.

LADRÓN DE GEVARA ORTEGA, Alfonso. “El retablo flamenco manierista del Dulce Nombre de Jesús de Vitoria (1558)”. Ars Bilduma, n.º 3, 2013, pp. 167-191.