Bolizko Kristo gurutziltzatua

Kristo boliz egina eta partzialki polikromatua, zilar urreztatuzko erremateak dituen zurezko gurutze batean ezarria. Hilda dagoela irudikatuta dago, burua eskuineko sorbalda gainera makurtua eta begizta bikoitzeko arantzazko koroa sendo batez koroatua. Garbitasun-oihal dinamiko bat darama, eta haren gainean, odola biltzen duen aingerutxo bat ageri da, eukaristiari buruzko aipamen argi bat.

Egikera zuzena eta kalitate handikoa duela kontua hartuta, XVII. mendeko lan hispaniar-filipinarra dela uste da, zalantzak zalantza. Proportzio egokiko Kristo bat da, eta, lehen begiratuan, lotura handiagoa du Europako estetikarekin ekialdeko ohiko idealismoarekin baino. Hala ere, sortaldearekin duen lotura nahiko argia da, zenbait alderdi tekniko kontuan hartzen badira, hala nola zenbait xehetasun anatomikotan ageri duen gogortasun ia eskematikoa eta hegal-gisako oihalaren kartoi-itxura. Horri guztiari, gainera, garbitasun-oihalaren parpaila landua eta ekialdeko boli-lanak edertzeko erabiltzen den aparatu polikromoa gehitu behar zaizkio, horiek ere ez baitatoz bat Europako estetikarekin.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Anonimoa. Eskola espainola-filipinoa
  • Data: XVIII. mendea
  • Teknika: Kristo: Boli landua eta polikromatua Gurutzea: zur xaflatua zilarrezko erremateekin
  • Neurriak: Kristo: 73 x 55 x 15 cm; Gurutzea: 130 x 90 cm
  • Kokapena: Santa Maria Katedrala (Vitoria-Gasteiz)
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, p. 106.

ESTELLA, Margarita, M. La escultura barroca de marfil en España. Escuelas europeas y coloniales. Vol. II, Madrid: Consejo Superior de Investigaciones Científicas, Instituto Diego Velázquez, 1984, pp. 177.  

TABAR ANITUA, Fernando. Barroco importado en Álava y Diócesis de Vitoria-Gasteiz: Escultura y Pintura [cat.]. Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 1995. pp. 216-219.