Ama Birjina San Benitori agertzea
Ama Birjina San Benitori agertzea
Pintura interesgarri hau XVII. mendearen erdialdekoa da, eta Pedro Obrel margolari flandestarrak egina dela uste da. Pedo Obrel Euskal Herrira etorri zen lanera, eta Aguraingo San Joan elizako erretaula nagusian bada hark egindako zenbait lan dokumentatu. Margolan honetan, haren kolorismoa nabarmentzen da, paleta bizi eta distiratsua, Rubens, Jordaens eta Van Dycken grabatu flandestarretan oinarritutako konposizioekin batera konbinatzen duena. Tokiko margolarientzat garrantzi handiko erreferente artistiko bihurtu zen Obrel, zenbait berrikuntza sartu baitzituen bertako pinturaren panoraman.
Margolanak Ama Birjina eta Haurra San Benitoren aurrean agertu zirenekoa irudikatzen du. Eszena monasterio bateko eliza baten barnean kokatua dago, San Benitok 528. urtean sortu zuen Montecassinoko abadian, seguru asko. Santua zoruan belauniko dago, sortu zuen ordenako abitu beltza jantzita. Eskuin eskua bularrean dauka, eta ezkerrarekin abade-makulu eder bati eusten dio. Makulutik zintzilik, zetazko zapi garden bat dago.
Lokuzioa
Ficha técnica
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
TABAR ANITUA, Fernando. Barroco importado en Álava y Diócesis de Vitoria-Gasteiz: Escultura y Pintura [cat.]. Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 1995. p. 131.
VÉLEZ CHAURRI, José Javier. “Barroco”. En: GONZÁLEZ DE SAN ROMÁN, Miguel (Dir.). Vitoria-Gasteiz en el Arte, vol. II, Vitoria-Gasteiz: Gobierno Vasco, Diputación Foral de Álava, Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 1997, p. 422.
TABAR ANITUA, Fernando. Salvatierra-Agurain en la Historia del Arte [cat.]. Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 2007. pp. 147, 149, 151.