Prozesio-gurutzea

Zilarrez eta zilar urreztatuz egindako prozesio-gurutzea. Etxabarri-Ibiñako parrokiakoa zen eta katedralak bereganatu zuen XX. mendearen hasieran. Ez du egile-markarik, baina, estiloari dagokionez, obra manieristatzat har daiteke, XVI. mendearen amaierakoa edo XVII. mendearen lehen laurdenekoa, eta litekeena da jatorri amerikarrekoa izatea. Ebakidura angeluzuzeneko beso zuzenak ditu, eta obalo-formako gehigarriak amaieran, lore-itxuran amaitzen den balaustre batez errematatuak. Dekorazio-elementuen artean, hauek aipa daitezke: jabaloi pomodunak, kostilak, eta argimutil-itxurako erremateak, pieza egin zen garaian ohikoak.

Ikonografiari dagokionez, gurutzearen erdian Kristo gurutziltzatuaren irudi bat dago, eta haren gainean, Espiritu Santua uso itxuran. Atzealdean, Santa Klara dago, paisaia bat irudikatzen duen hondo baten gainean; beso horizontalean, bi ebanjelista daude, San Joan eta San Markos; eta bertikalean, San Lorentzo, San Migel eta San Sebastian. Magoila (edo makoila) ere badauka ?gurutzearen oinarriko pieza?, forma arkitektonikoa eta lau angeluko profila dituena, eta kanoi zilindro bat, prozesioan ateratzeko orduan haga ezartzen zaiona.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Anonimoa.
  • Data: XVI. mendearen amaiera edo XVII. mendearen lehen laurdena
  • Teknika: Zilar eta zilar urreztatua
  • Neurriak: 97,5 x 49 x 12,5 cm
  • Kokapena: Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa (Vitoria-Gasteiz)
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, p. 109.

MARTÍN VAQUERO, Rosa. “Sección Plata”, En: LÓPEZ LÓPEZ DE ULLIBARRI, Félix; DABOUZA SALCEDO, Arantza (coord.). Museo Diocesano de Arte Sacro. Vitoria-Gasteiz. Museo Diocesano de Arte Sacro. 1999. p. 206

MARTÍN VAQUERO, Rosa. “Nuevos datos sobre la cruz procesional de los siglos XVI-XVII de la Catedral de Santa María de Vitoria”. En: VÉLEZ CHAURRI, José Javier; ECHEVERRÍA GOÑI, Pedro Luis; MARTÍNEZ DE SALINAS OCIO, Felicitas (eds.). Estudios de Historia del Arte en memoria de la profesora Micaela Portilla. Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava. Departamento de Euskera, Cultura y Deportes, 2008, pp. 320-331.