Kristo gurutziltzatua
Kristo gurutziltzatua
Kristo gurutziltzatu hau Lorenzo Fernández de Viana eskultore ospetsuak egin zuen, garbitasun-oihalaren atzealdean ageri den sinadurak erakusten duen bezala: “L. F. de Viana”. 1897ko urriaren 27a baino lehenagokoa behar du izan, egun horretan eskultoreak berak ezarri baitzion lignum crucis erlikia, egiazkotasun-agirian jasota dagoenez: “Trasladose esta / auténtica y reliquia / a esta cruz las / cuales estaban en la sala / capitular el día / 27 octubre 1897/ puselas F. de Viana” [“Egiazkotasun-agiri eta erlikia hauek gurutze honetara lekualdatu ziren biak, eta biak zeuden kapitulu-gelan 1897ko urriaren 27an, F. De Vianak jarriak.”] .
Kaoba koloreko Kristo bat da, polikromatu gabea, lau iltzeekin gurutze begitsu batean josia. Ondo proportzionatutako gizon gazte bat bezala irudikatuta dago. Burua ezkerrerantz okertuta dauka, arantzazko koroaz koroatuta, eta sorbaldetarainoko ilea. Aurpegian, tormentuaren oinazea antzematen zaio. Garbitasun-oihala gorputzari itsatsita eta gerrira lotuta dago soka txirikordatu baten bidez. Gurutze-habearen behealdean sartuta, gurutze latindar formako erlikia-ontzi bat dago, barruan lignum crucis delakoa daukana, hau da, Jesus gurutziltzatu zuten gurutzearen ezpaltxo bat. Gurutzea kono-enbor formako idulki baten gainean dago, eta habearen buruan idazkun hau darama, kartela batean idatzita: “INRI” (Iesvs Nazarenvs Rex Ivdaeorvm). Lan honetan argi geratzen da Lorenzo Fernández de Viana errealismoaren eta giza irudiaren zale sutsua izan zela, baina betiere klasikoen eta imajinagin handien herentzia ahaztu gabe.
Lokuzioa
Ficha técnica
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
BARTOLOMÉ GARCÍA Fernando R. “Obras del escultor Lorenzo Fernández de Viana (1866-1929) en la Catedral de Santa María de Vitoria-Gasteiz”. Euskonews & Media, 2009. https://www.euskonews.eus/0476zbk/gaia47603es.html
ARREGUI BARANDIARAN, Ana. Lorenzo Fernández de Viana (1886-1929) un escultor alavés. Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 2021, pp. 78-82.