Kustodia mexikarra

Kustodia hau katedralari opari eman zion Mexikoko Errege Auzitegiko legelari garrantzitsu batek, Francisco Antonio González de Echávarri (1700-1774). Kustodia 1763an iritsi zen Gasteizera, eta, katedraleko kabildoaren arabera, “probintzia hauetan ezagutzen den bitxirik preziatuena” izan zen. Eguzki-motako kustodia eramangarri bat da, zilar urreztatuan landua, gurutze-formako oina, estipite-formako heldulekua eta argi-pirrintez eta argi-izpiz eratutako eki-saindua dituena. Beira inguratzen duten ehun bat diamantez eta heldulekuan txertatuta dauden nakarrezko xaflez aberastua dago. Egile- edo jatorri-markarik ez izan arren, ez dago zalantzarik 1760. urte inguruan egindako pieza mexikarra dela. Gasteizera iritsi eta urte gutxira, 1766an, nakarrezko hiru plaka askatu zitzaizkion, eta Gasteizko Antonio de Sotil zilarginak konpondu behar izan zuen.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Anonimoa
  • Data: c. 1760
  • Teknika: Zilarra, urrea, harribitxiak eta nakarra
  • Neurriak: 74,5 x 27 x 23,5 cm
  • Kokapena: Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa (Vitoria-Gasteiz)
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

MARTÍN VAQUERO, Rosa. “Platería hispanoamericana en la ciudad de Vitoria”. En: Homenaje al profesor Hernández Perera. Madrid: Universidad Complutense. 1992. pp. 687, 696-697.

MARTÍN VAQUERO, Rosa. “Sección Plata”. En: LÓPEZ LÓPEZ DE ULLIBARRI, Félix; DABOUZA SALCEDO, Arantza (coord.). Museo Diocesano de Arte Sacro. Vitoria-Gasteiz. Museo Diocesano de Arte Sacro. 1999. pp. 207, 218.

MARTÍN VAQUERO, Rosa. “La colección de platería barroca del Museo de Arte Sacro de Vitoria”. Ondare. Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales, n.º 19. 2000. p. 591.

BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. “El legado de don Francisco Antonio González de Echávarri (1700-1774) a la capilla de Santiago de la Catedral de Santa María de Vitoria-Gasteiz”. Akobe. Restauración y conservación de bienes culturales, 9. 2008. pp. 22-23.