San Joan Txikia

Santa Maria katedraleko San Joan Txiki hau kalitate bikaineko pieza bat da. Egikerari dagokionez, ageriko loturak ditu Juan Martínez Montañés eskultorearen (1568-1649) eskola sevillarrarekin, eta zehazki, haren ikasle Juan de Mesarekin (1583-1627), zeinaren obra maisuarena baino pasionalagoa eta sutsuagoa baitzen. XVII. mendearen lehen herenekoa dela uste da, baina ez dakigu noiz iritsi zen katedralera. Dakigun guztia da 1734an katedraleko sakristiako tiradera-altzariaren bizkarraldeko urnetako batean jarri zutela, eta han egon zela 1998. urtera arte, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museora eraman zuten arte, alegia .

San Joan Txiki hau lauzpabost urteko mutiko baten itxuran irudikatua dago, biluzik, anatomia ondo zehaztuta. Contrapposto pixka bat hartzen du gorputzaren pisua hanketako batean bermatuta; horrela, eskuineko aldaka gorago eta nabarmenago agertzen da, eta dinamismo handiagoko efektu orokorra ematen du. Haurrak bere oinetan dagoen Jainkozko Bildotsa seinalatzen du, Kristoren sinboloa. Ezker eskuan labaru gurutzedun bat darama, estandarte txikia eta guzti. Bai San Joan, bai bildotsa, zoru harritsu baten itxura duen oinarri baten gainean daude. Eskultura osoa urre-koloreko idulki angeluzuzen baten gainean dago. Idulkiak bi gorputz ditu, zortzi saihets handiz apainduak.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Juan Martínez Montañésen zirkulua
  • Data: XVII. mendearen lehen herena
  • Teknika: Zur polikromatua
  • Neurriak: 77 x 27 x 18 cm
  • Kokapena: Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa (Vitoria-Gasteiz)
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

TABAR ANITUA, Fernando. Barroco importado en Álava y Diócesis de Vitoria-Gasteiz: Escultura y Pintura [cat.]. Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 1995, pp. 75-76, 182, 184-185.

BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. “Niños montañesinos en Álava”, Ars Bilduma, n.º 5, 2015, pp. 45, 49-51.

VÉLEZ CHAURRI, José Javier. “La escultura religiosa del siglo XVII en el País Vasco. Del naturalismo de Gregorio Fernández a la teatralidad barroca”. En CAÑESTRO DONOSO, Alejandro. Estudios de escultura en Europa. Alicante: Instituto Alicantino de Cultura Juan Gil-Albert, 2017, pp. 522-523, 526.

ERKIZIA MARTIKORENA, Aintzane; Itziar AGUINAGALDE LÓPEZ. El Museo Diocesano de Arte Sacro y su colección. Vitoria-Gasteiz: Museo Diocesano de Arte Sacro, 2020, pp. 76-77, 87.