SANTA MARIA KATEDRALA FUNDAZIOAK (aurrerantzean F.C.S.M.K.F), indarrean dagoen datu pertsonalen babesari buruzko (Europako 679/16 Erregelamendua eta bestelako garapen-arauak) Informazio Gizarteari zuzendutako Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko (34/2002 Legea, uztailaren 11koa) araudiak betez, www.catedralvitoria.eus webgunearen bidez gauzatzen diren eragiketa guztiei aplikatzen zaizkien erabilera-baldintza hauek aditzera ematen ditu. 

1. Lege datuak

SANTA MARIA KATEDRALA FUNDAZIOA, Aiztogilea kalea 93, 01001 Vitoria-Gasteiz (Araba); IFK: P-0100364I.

Tel.: 945 122160

Helbide elektronikoa: fundacion@catedralvitoria.eus

2. Jabetza intelektuala

Webgunearen eta bertan ageri diren edukien jabetza intelektualeko eskubideak F.C.S.M.K.F.-ri dagozkio.

Debekatuta dago webgunea edozein modutan aldatzea. F.C.S.M.K.F.-k ez du erantzukizunik hartzen webgunea baimenik gabe aldatzen edo manipulatzen bada. F.C.S.M.K.F.-k ez du baimenik edo lizentziarik ematen bere jabetza industrial eta intelektualeko eskubideak erabiltzeko, ez eta webgunearekin, zerbitzuekin edo edukiekin lotura duen beste edozein jabetza edo eskubide erabiltzeko ere. 

Debekatuta dago webguneko edukiak osorik edo partzialki erreproduzitzea, baldin eta edukien jatorria aipatzen ez bada edo aurretik berariazko baimena eman ez bada. Webguneko edukiak baimenik gabe erabiltzen badira eta kalteak sortzen badira F.C.S.M.K.F.-ren jabetza intelektual zein industrialeko eskubideetan, beharrezkotzat jotzen diren akzioak egikaritu eta erantzukizunak eskatuko dira.


3. Erabilera-baldintzak

Webgunea F.C.S.M.K.F.-k sortu du informazioa zabaltzeko, dohainik eta modu pertsonalean erabiltzeko. 

a) Zilegizko erabilera 

Webgunea eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonek legeak eta trafikoaren erabilera betez jardun behar dute; ezin dituzte webgunea edo bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabili legez kanpoko helburuetarako, ez eta beste pertsonen eskubideak urratuz ere, edota era batera zein bestera webgunea edo bertan eskaintzen diren zerbitzuak kaltetu, baliogabetu, gainkargatu edo hondatzeko moduan, eta ezin dute eragotzi beste erabiltzaile batzuek webgunea eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak arazorik gabe erabiltzea. Betebehar hori betetzen ez duten pertsonek F.C.S.M.K.F.-ren eta hirugarrenen aurrean erantzun beharko dute, haiek izango baitira arau-haustearen ondorioz eragindako kalteen erantzuleak.

b) Akats posibleak 

F.C.S.M.K.F.-k ez du bermatzen webgunean sartzeko arazorik eta webguneko edukietan akatsik egongo ez denik; webgunean aipatzen edo erreproduzitzen diren argitalpen ofizialek informatzeko helburu soila dute, hau da, jatorrizko aldizkari edo iturri ofizialean egindako argitalpena gailenduko da beti.

c) Zerbitzuaren erabilgarritasuna

F.C.S.M.K.F.-k nahi duenean aldatu edo eguneratu ahal ditu webguneko informazioa, ezarpenak eta itxura, aurretik jakinarazi beharrik gabe.

F.C.S.M.K.F.-k ezin du bermatu webgunea eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak etenik gabe erabilgarri egongo direnik. Webgunearen eta zerbitzuen funtzionamenduan etenak aurreikusi ahal direnean, haien berri emango da. 

F.C.S.M.K.F.-k ez du ez du erantzukizunik hartuko jarraian deskribatutako egoeren ondorioz kalteak eragiten badira, edozein motatakoak direla ere: webgunearen edo zerbitzuen funtzionamendua eteten bada; erabiltzaileek webgunea edo zerbitzuak behar ez bezala erabiltzen badituzte; webgunearen edo bertan eskaintzen diren zerbitzuen hutseginkortasuna; eta batez ere web-orrietarako edo zerbitzuak emateko erabiltzen diren orrietarako sarbideek behar bezala funtzionatzen ez badute.

4. Erantzukizuna webguneko informazioa erabiltzeagatik

Erabiltzaileak badaki eta onartzen du webgunea, bertan eskaintzen diren zerbitzuak eta edukiak erabiltzean bera dela erantzule bakarra. Webgunean sartzean eta bertan dagoen informazioa erabiltzean, erabiltzailea da erantzule bakarra. F.C.S.M.K.F.-k ez du ez du erantzukizunik hartuko erabiltzailea webgunean sartzearen edo bertan dagoen informazioa erabiltzearen ondorioz eragiten diren kalteen gainean, nahiz eta informazio hori iritzi bat defendatzeko edo erabaki bat (norberarena zein enpresarena) babesteko erabili. F.C.S.M.K.F.-k ez du erantzukizunik hartuko webgunean aipatzen diren eta beste webgune batzuetara daramaten esteken gainean, ez eta horietan dagoen informazioaren gainean ere.

5. Datu pertsonalen babesa

F.C.S.M.K.F.-k erabiltzaileen pribatutasuna errespetatu eta haien datu pertsonalak babesten ditu, indarrean dagoen datu pertsonalen babesari buruzko araudia betez, zehazki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Araudia, 2016ko apirilaren 27koa, eta hura garatzeko araudia; ildo horretan, beharrezkoak diren neurriak hartu ditu, teknikoak eta antolakuntzakoak, emandako datu pertsonalak babesteko, behar ez bezala erabil edo alda ez daitezen, baimenik gabe ez atzitzeko eta lapurretak saihesteko. Horretarako, kontuan izan ditu teknologia, datuen izaera eta arrisku posibleak.

Webgune honetan eskaintzen den zerbitzuren bat erabiltzeko datu pertsonalak eskatzen badira, baimena eskatuko zaio pertsona interesdunari haiek tratatzeko. Lege-ohar hau eta pribatutasun politika onartzean, horretarako baimena emango du erabiltzaileak. 

Datu pertsonalak eskatutako zerbitzua emateko tratatuko dira soilik, eta ez zaizkio beste edonori lagako, legezko betebeharra dagoenean izan ezik.

Datu pertsonal horiek erabiltzailea F.C.S.M.K.F.-rekin harremanetan dagoen bitartean gordeko dira, betiere legez ezarritako epeak betez.

F.C.S.M.K.F.-ren Pribatutasun politikak aintzat hartzen ditu erabiltzaileen eskubideak: pertsona interesdunaren datu pertsonalak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo eramateko eskubideak, bai eta haien tratamendua mugatzeko edo tratamenduari uko egiteko eskubideak ere. Eskubideok erabiltzeko, idatziz zuzendu behar dira helbide honetara: F.C.S.M.K.F Aiztogile kalea 93, 01001 Vitoria-Gasteiz; edo posta elektronikoz: protecciondatos@catedralvitoria.eus

Datu pertsonalak eman baditu, lege-ohar hau eta pribatutasun politika onartzean, datu horiek erabiltzeko baimena ematen digu erabiltzaileak, hemen ezarritako baldintzei jarraikiz.

6. Aplikatzekoa den legedia eta jurisdikzioa

Webgune honen erabilera Espainiako eta Europar Batasuneko legeei lotuta dago. Baldintza hauek interpretatzean gatazkarik sortuz gero, erabiltzailearen bizitokiari dagozkion epaitegietan ebatziko da.

7. Cookie politika

Cookie-ak testu-fitxategi txikiak dira, ia edozein webgunetan sartzean zure nabigatzailean gordetzen direnak. Haien helburua zera da: webgune batean sartzean, lehenago webgune horretan egon zarela eta zer egin duzun jakitea. Cookie-ek datu-mota hauek gorde ohi dituzte: informazio teknikoa, erabiltzailearen lehentasunak, edukien pertsonalizazioa, erabilerari buruzko estatistikak, gizarte-sareetarako estekak, erabiltzailea bere kontuan sartu den etab. Cookie-en helburua, webgunearen edukiak zure profilera eta beharretara egokitzea da. Cookie-ak erabiliko ez balira, webguneek eskaintzen dituzten zerbitzuak oso mugatuta egongo lirateke.

Webgune honetan erabiltzen ditugun cookie-ak

Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak ezarritakoa betez, jarraian zehazten ditugu webgune honek erabiltzen dituen cookie-ak, haiei buruzko informazio xehatua izan dezazun.

Webgune honek cookie propio hauek erabiltzen ditu:

- Saioko cookie-ak, hizkuntza gogoratzeko

Webgune honek hirugarrenen cookie hauek erabiltzen ditu:

- Google Analytics: Cookie-ak gordetzen ditu webguneko trafikoari eta bisita-kopuruari buruzko estatistikak prestatzeko. Webgune hau erabiltzean, baimena ematen diozu Google-i zure datuak tratatzeko. Hortaz, zentzu horretan eskubiderik erabili nahi baduzu, Google-i jakinarazi behar diozu zuzenean.

- Gizarte-sareak: Gizarte-sare bakoitzak bere cookie-ak erabiltzen ditu, esate baterako, Atsegin dut eta Partekatu botoietan sakatzeko aukera izan dezazun.

Cookie-ak desgaitzea edo ezabatzea

Nahi duzunean desgaitu zein ezabatu ahal dituzu webgune honek erabiltzen dituen cookie-ak. Prozesua desberdina da erabiltzen duzun nabigatzailearen arabera.

Ohar osagarriak

- Webguneak eta bere legezko ordezkariek ez dute erantzukizunik hartzen cookie politika honetan aipatzen diren hirugarrenek beren pribatutasun politiketan jasotzen dituzten edukien eta horien egiazkotasunaren gainean.

- Web-nabigatzaileak arduratzen dira cookie-ak gordetzeaz; beraz, bertan ezabatu edo desgaitu behar dituzu cookie-ak, hala nahi izanez gero. Webguneak eta bere legezko ordezkariek ezin dute bermatu aipatutako nabigatzaileek cookie-ak modu egokian manipulatzen dituzten ala ez.

- Zenbait kasutan ezinbestekoa da cookie-ak instalatzea, nabigatzaileak gogora dezan cookie-ak ez onartzea erabaki duzula.

- Google Analytics-en cookie-en kasuan, enpresak Estatu Batuetan dituen zerbitzarietan gordeko ditu cookie-ak, eta ez dizkio hirugarrenei lagako, sistemak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoa denean edo legeak hori egitera behartzen duenean izan ezik. Google-en arabera, konpainiak ez du zure IP helbidea gordetzen. Google Inc. Ataka Seguruaren Akordiora atxikita dagoen konpainia da. Horren arabera, transferitutako datu guztiak Europako araudia betez babestu eta tratatuko dira. Google-ek cookie-ak nola erabiltzen dituen jakin nahi baduzu, sakatu esteka honetan.

- Cookie politika honen inguruan zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan (harremanetarako atalaren bidez).