Kristo mexikar gurutziltzatua

Kanaberazko irudi interesgarri hau 1580. urte ingurukoa dela uste da. Eskultura arina da, arto-kanaberaz, arto-orez, landare-zuntzez eta oihal kolatuez egina. Teknika Mexiko prehispanikokoa da, jatorriz, baina espainiar kolonizatzaileek bereganatu zuten, eta bi kulturen arteko mestizajea sustatu zuten horrela. Pablo Amador irakaslearen ustez, “Kristo handien lantegikoa” da, eta antzekotasun anatomiko handiak ditu Sanlucarren eta Kanaria Handian dauden gurutziltzatuekin. Pisu gutxikoa izanik, oso erabilia izan zen prozesioetako irudi gisa, eta horrek asko erraztu zuen haren zabalkundea, Espainian. Kristoren irudia, tamaina naturalekoa, gurutze leun batean iltzatua dago. Gurutzearen buruan, kartela bat dago, inskripzio honekin: INRI. Kristo hilda irudikatuta dago, begiak erdi itxita, ahoa erdi irekita, eta burua eroria. Ile luzea du, sorbaldetarainokoa, eta bizar zatitua edo erdibitua. Arantzazko koroa darama, aurrerago gehitutakoa, eta garbitasun-oihala, gorputzari itsatsita. Haragi-kolorean nabarmenak dira martirioaren seinaleak, odol emari ugariko zauriak eta han-hemenkako kontusioak.

Ez dakigu zehazki zein datatan iritsi zen kolegiatara, baina uste dugu Pedro López de Aldayk bidaliko zuela, Sevillatik, XVI. mendearen amaieran. Hasieran, San Prudentzio kaperaren iparraldeko horman eskegi zuten, eta, XVII. mendeko hirurogeiko hamarkadan, Galarreta anaiak babesle zituen Kristo Santuaren kaperaren buru. 1775ean, Roque Rubio arkitekto gasteiztarrak egindako aldare txiki batean zegoen.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Anonimoa. Escuela mexicana
  • Data: c. 1580
  • Teknika: Arto-papera, -orea eta -kanabera, landare-zuntzak, eta ehun kolatuak
  • Neurriak: 235 x 195 x 60 cm
  • Kokapena: Santa Maria Katedrala (Vitoria-Gasteiz). Kristoren kapera
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. “Fundación y patronato de los Alday y Galarreta. Las capillas de San Prudencio y Santo Cristo en la catedral Santa María de Vitoria-Gasteiz”, Ars Bilduma, nº 0, 2010, pp. 14-39.

VALVERDE LARROSA, Consuelo; MARTÍN GARCÍA, Juan Carlos. “Estudios radiográficos de tres de los grandes Cristos de caña de maíz identificados en España: el Cristo crucificado de Lerma (Burgos), el Cristo de Santa María de Vitoria-Gasteiz (Álava) y el Cristo de la buena muerte de Gran Canaria (Gran Canaria)”. Intervención, 12, 2015, pp. 39–52. https://doi.org/10.30763/Intervencion.2015.12.144

AMADOR MARRERO, Pablo F., Imaginería ligera novohispana en el arte español de los siglos XVI y XVII. Las Palmas de Gran Canaria, Universidad de Las Palmas de Gran Canaria, 2012, pp. 292-295, 636-638. https://accedacris.ulpgc.es/handle/10553/16872