Grandivaleko horma-sagrarioa
Grandivaleko horma-sagrarioa
Tipologikoki, horma-sagrario edo horma–tabernakulu bat da. Sagrario gotikoak presbiterioan egoten ziren beti, erdiko horman edo Ebanjelioaren aldean. Honako honetan, Kalbarioko eszena da nagusi, aingeru batzuk lagun eta kardu-hostoak apaingarri dituela. Polikromatuta zeuden, baina pintura-arrasto eta urre-geruzen aztarna txiki batzuk baino ez dira gorde. Honako hau eskultore ez oso trebe baten lana da, baina trakestasun horretan datza hain zuzen haren xarma. Kristoren zurruntasunak ?oinak barnerantz bihurtuta?, garbitasun-oihalaren alboetako jauskerak, Mariaren keinuek ?hatzak gurutzatuta?, San Joanen buru biratuak eta aingeruen kalparrek ?garezurrari itsatsiak baina oinarrian zabalduak? 1475-1500. urte inguruko gotiko berantiarreko estiloan kokatzen dute lan hau.
Elizaren araudiaren arabera, sagrarioek burdin sarezko ate bat izan behar zuten, eta ateko sarrailak gutxi-asko landua egon behar zuen. XIII., XIV. eta XV. mendeetan, Europa osoan barrena zabaldu ziren mota horretako tabernakuluak, baina ostia sakratuak kontserbatzeko baldintza txarrak eskaintzen zituztelako eta beste arrazoi eukaristiko batzuengatik, Trentoko kontzilioaren ondoren zurezko beste batzuengatik ordezkatu ziren, eta hori dela-eta, ia erabat desagertu ziren.