Maria Sortzez Garbia

Maria Sortzez Garbiaren irudi bikain hau 1666. urtean sinatu eta datatu zuen Juan Carreño de Miranda gorteko margolari ospetsuak. Margolana, hasieran, Gasteizko San Frantzisko komentuan egon zen (dagoeneko desagertua), eta, dirudienez, Bernabé Ochoa de Chinchetruren bitartekotzaren bidez iritsi zen hara (haren erretratu bat egina zuen urte batzuk lehenago Juan Carreño de Mirandak berak). Desamortizazioaren garaian, komentua itxi zutelarik, Gasteizko katedraleko sakristiara eraman zuten margolana.

Irudian, gazte ageri zaigu Ama Birjina, aurrez aurre begira. Erronbo-itxurako profila du eta besoak zabalik, harrera egiteko jarreran. Haren oinetan, Andre Mariari buruzko sinboloak daramatzaten haur-aingeruen multzo efektista batek aberastasuna ematen dio konposizioari. Hamarkada horretan finkatu zuen Juan Carreño de Mirandak Maria Sortzez Garbiarentzako bere eredu ikonografikoa, Van Dycken eta Rubensen ereduen eraginpean. Pintzelkada solte eta kartsuak baliatzen hasi zen, baina, aldi berean, halako neurritasun ia klasizista bat ere nabari da haren obran, gai bera arrandia eta asaldura handiagoaz landu zuten beste margolari garaikide batzuenarekin (Francisco Rizi, Antolínez, Escalante, Solís) zerikusirik gabea.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Juan Carreño de Miranda
  • Data: 1666
  • Teknika: Olioa mihisean
  • Neurriak: 225 x 185 cm
  • Kokapena: Santa Maria Katedrala (Vitoria-Gasteiz)
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

Mirari. Un pueblo al encuentro del arte [cat.]. Vitoria-Gasteiz: Sala Amárica. Diputación Foral de Álava, 1989, p. 326 (ficha confeccionada por Fernando Tabar Anitua).

TABAR ANITUA, Fernando. Barroco importado en Álava y Diócesis de Vitoria-Gasteiz: Escultura y Pintura [cat.]. Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 1995, pp. 240-243.

BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. El arte Barroco en Álava, Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 1999, pp. 96-97.

VÉLEZ CHAURRI, José Javier; ECHEVERRIA GOÑI, Pedro Luis. "Pintura barroca con vinculación histórica al País Vasco". En: LUCES DEL BARROCO, Pintura y escultura del siglo XVII en España [cat.]. Vitoria-Gasteiz: Fundación Caja Vital Kutxa, 2002, pp. 23, 72-73.