Mendebaldeko elizpea. Erdiko tinpanoa

Santa Maria katedralaren mendebaldeko elizpeko erdiko tinpanoak Mariari gorazarre egiten dioten eszenak erakusten ditu. Ez da harritzekoa, beraz, Ama Birjina eta Haurra (jainkozko amatasunaren funtsa bezala) irudikatzen duen eskultura eder bat izatea mainelean nagusi, tinpanoaren garapen tematikoa iragarriz. Ateburua, berriz, azken misterio horren eszena nagusiak azaltzeko gorde da. Deikundearekin hasten da narrazioa: Ama Birjinak, Espiritu Santuaren bidez, Jainkoaren semea sortzen du sabelean, eta aingeruak haren erregealdia iragartzen du. Segidan, Mariak Santa Elisabeti egindako ikustaldia dator, eta Kristoren jaiotza: Maria, ohean etzanda semearekin, San Jose eta mandoa eta idia ondoan dituela. Ondoren, Aingeruak artzainei egindako iragarpena eta Errege Magoen Adorazioa, Ama Birjina koroatuarekin, XIV. mende inguruko beste portada batzuetan bezala. Jarraian, honako eszena hauek ageri dira: Haurraren aurkezpena tenpluan, Simeonek Jesus haurra Mesias aitortzea, eta, amaitzeko, Errugabeen sarraskia, Herodesek juduen erregea hiltzeko agindu zuenekoa. Ikusten denez, zikloak Ama Birjinaren jainkozko amatasuna du ardatz .

Tinpanoak helburu du Mariaren gorespena erakustea haren Deikundearen eta Koroatzearen bidez. Lehen frisoaren alde banatan Igokundea eta Mendekostea ditugu, Kristok bekatua garaitu zuenekoari erreferentzia egiten dioten eszenak. Mendekostearen ezkerraldean, apostoluak (zortzi bakarrik, ez guztiak identifikagarriak) hodei baten gainean Mariari heriotzako orduan laguntzera iristen diren unea irudikatzen da. Eszena horren aldamenean, uste izatekoa denez, Ama Birjinaren lokartzea edo heriotza dago: Maria ohean etzanda, hamabi apostoluak ondoan dituela. Hurrengo erregistroan, Ama Birjinaren Jasokundea erakusten da, XIV. mendeko hispaniar eskultura monumentalean aurrekaririk ez duen eszena. Kristok zerura eramaten du Ama, emakume heldu bat bezala irudikatua, eta sabelean jartzen dio eskua, amatasunari erreferentzia eginez. Hodeiz eta aingeruz inguratuta ageri dira, eta intsentsu-ontziak eta musika-tresnak daramatzate; Mariak bere tunikaren gerrikoa ematen dio oinetan belauniko duen San Tomasi. Alboetako eszenetan, bi gizatalde ageri dira belaunikaturik: batetik, hierarkia erlijiosoa, eta, bestetik, profanoa, Mariarenganako jaieradunak guztiak ere. Iruditeria guztiaren buru, Semeak Ama Birjina koroatzen duen eszena dago, haren azken garaipenari eta Elizarenari berari erreferentzia eginez. Horren guztiaren osagarri dira arkiboltak betetzen dituzten zeruko aingeru, patriarka, profeta eta erregeak eta ate-zangoetako irudiak.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Anonimoa
  • Data: XIV. mendearen bigarren herena
  • Teknika: Tailla harri polikromatuan
  • Neurriak:
  • Kokapena: Santa Maria Katedrala (Vitoria-Gasteiz)
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, pp. 81-98.

LAHOZ, Lucía, “La Asunción del tímpano de la Catedral de Vitoria. Algunas consideraciones iconográficas, Cuadernos de Arte e Iconografía, t.3, nº6, 1990, pp. 5-10.

LAHOZ, Lucía, “El tímpano del Juicio Final de la catedral de Vitoria: aspectos iconográficos”, Boletín Sancho el Sabio, 4, 1994, pp. 181-200.

LAHOZ, Lucía, “Breves notas sobre un tímpano vitoriano”, Cuadernos de Sección. Artes Plásticas y Monumentales, nº 14, 1995, pp. 164-174.

GONZÁLEZ DE ZÁRATE, Jesús M. Catedral de Santa María Vitoria. Iconografía de sus tímpanos, Vitoria-Gasteiz: Gestoria Bengoa S.L., 2008.

SILVA VERÁSTEGUI, Soledad, “En torno a la portada central de la iglesia de Santa María de Vitoria (actual Catedral Vieja)”, en VÉLEZ CHAURRI, J. Javier; ECHEVARRÍA GOÑI, Pedro Luis; MARTÍNEZ DE SALINAS OCIO Felicitas (eds), Estudios de Historia del Arte en memoria de la profesora Micaela Portilla, Vitoria, 2008, pp. 55-65.

GONZÁLEZ DE ZÁRATE, Jesús M. “Catedral de Santa María Vitoria-Gasteiz. Iconografía de sus tímpanos”, Cuadernos de Arte e Iconografía, Tomo XXI, N.º 41, 1º semestre, 2012. (monográfico) 

SILVA VERÁSTEGUI, Soledad, “La controvertida portada de San Gil de la iglesia de Santa María de Vitoria”, Ars Bilduma, 5, 2013, pp. 3-31.