Elvira Zuluetaren kutxatila
Elvira Zuluetaren kutxatila
Kutxeta eder hau Elvira Zuluetak oparitu zion Santa Maria katedralari, 1925ean. Félix Granda Buylla (1868-1954) artistak egin zuen, Madrileko Arte Granda tailer ospetsuen sortzaileak. Arte sakratuko pieza bikainak atera ziren tailer horietatik, Espainiako eta atzerriko eliza eta katedral nagusientzat sortuak.
Aste Santuan katedralean muntatzen zen Ostegun Santu monumentuan Sakramentu Txit Santua jartzeko diseinatu zen kutxatila hau. Forma angeluzuzena du, eta bi isurkiko estalki trapezoidala; zilar urreztatuan egina dago, eta bolizko xaflez eta Elvira Zuluetak berak emandako harri bitxiz aberastua. Landare- eta geometria-motibo ugarirekin eta bolian landutako pasio-eszenekin apainduta dago. Granda tailerretako lan-filosofiarekin estuki lotua dago, beraz, haiek ere jainkozko gurtzarako objektuetako sinbolismoa berreskuratu nahi izan baitzuten beren sorkuntzetan. Estilistikoki, izaera eklektikoko pieza bat da, hainbat korronte artistikoren bilduma.
Lokuzioa
Ficha técnica
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
MARTÍN VAQUERO, Rosa. “Sección Plata”. En: LÓPEZ LÓPEZ DE ULLIBARRI, Félix; DABOUZA SALCEDO, Arantza (coord.). Museo Diocesano de Arte Sacro. Vitoria-Gasteiz: Museo Diocesano de Arte Sacro. 1999. pp. 209, 220.
MARTÍN VAQUERO, Rosa. “Jocalias artísticas del siglo XX: aportaciones al conocimiento de las obras del Taller madrileño de Félix Granda”, En: Estudios de Platería San Eloy. Murcia: Universidad de Murcia. 2005. pp. 270, 274-278.
ARREGUI BARANDIARAN, Ana; MARTÍN IBARRARAN, Edurne. El Palacio Augustin Zulueta. De residencia familiar a Museo de Bellas Artes de Álava. Diputación Foral de Álava, 2016. pp. 36-40.