Álvaro Díaz de Esquível eta Ana Díaz de Salinas

Nitxo formako horma-hilobi bat da, Álvaro Díaz de Esquivel eta Ana Díaz de Salinas senar-emazteen irudi etzanak dituena. XVI. mendearen lehen herenaren barruan egina dela uste da, eta Lehen Errenazimentuko estiloari jarraitzen dio. Hiru atal ditu. Lehenengoan, senar-emazteen familien armarriak daude, Esquivelenak ezkerraldean eta Díaz de Salinasenak eskuinaldean, girlandek inguratuak. Bigarrenean, landare-motiboekin eta candelieri eran apaindutako horma-hobi batek aterpetuta, senar-emazteen irudi etzanak daude. Álvaro Díaz de Esquivel eta haren emazte Ana Díaz de Salinas hilobi-ohean dautza, buruak kuxinetan jarrita eta gorputzak plano inklinatu batean kokatuta, atzean dagoena ikustea errazteko. Garaiko modan jantzita eta jarrera lasaian irudikatuta daude biak, patxadan atseden hartzen eta otoitz egiteko posturan, senarra brebiario batekin eskuan eta emaztea eskuak elkartuta. Goialdean, erremate gisa, maskor itxurako tinpano bat eta senar-emazteen arma-ikurrak ditugu. Egikerari dagokionez, antzekotasunak ditu Burgosko Lehen Errenazimentuko ereduekin.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Anonimoa
  • Data: XVI. mendearen lehen herena
  • Teknika: Harri landua
  • Neurriak: 430 x 273 x 140 cm inguru
  • Kokapena: Santa Maria Katedrala (Vitoria-Gasteiz)
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, p. 105.

ECHEVERRIA GOÑI, Pedro L. “Renacimiento”, En: GONZÁLEZ DE SAN ROMÁN, Miguel (dir.). Vitoria-Gasteiz en el Arte. Vitoria-Gasteiz: Gobierno Vasco, vol. 2. 1997. pp. 338-342.

MARTÍN MIGUEL, María Ángeles. Arte y cultura en Vitoria durante el siglo XVI. Vitoria-Gasteiz: Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 1998, pp. 313-318.