Andre Maria Doloretakoaren erretaula

Nahiz eta dokumentatu gabe egon, ebidentzia formalak eta estilistikoak kontuan hartuta, obra hau Gasteizen lan egin zuten hiru maisu neoklasiko garrantzitsuenen emaitza dela esan dezakegu. Itxura guztien arabera, arkitektura-lana Benigno de Morazak egina da. Eskultura-lana, berriz, Mauricio de Valdivielsoren emaitza da, zalantzarik gabe, eta polikromia, haren laguntzaile José López de Torre edo Bartolomé Vascorena. Maisu horiek neoklasizismoaren elite artistikoaren kide izan ziren garai hartan lur hauetan. Erretaulak oinplano horizontal eta ondo proportzionatua du, “erretaula-koadroa” tipologiari jarraitzen dio, eta gorputz eta atiko bakarra ditu. Andre Maria Doloretakoaren mulko biribileko tailu bat da erretaula-buru, Mauricio Valdivielso eskultoreak egina seguruenik. Fuste leuneko eta kapitel korintoarreko zutabeak ditu alboetan, taulamenduaren euskarri. Erretaularen gailurrean, tondo bat dago, margolan batekin: Kristo hila lurrean pausatua, izara zuri baten gainean. Itxura guztien arabera, José López de Torreren lana da. Tondoaren albo banatan, Aingeru nahigabetuen irudiak daude, horiek ere Mauricio de Valdivielsok eginak.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Ustezko egileak: Eskultura: Mauricio de Valdivielso (1760-1822), Arkitektura: Benigno de Moraza, Pintura: José López de Torre edo Bartolomé Vasco
  • Data: 1817
  • Teknika: Zur polikromatua
  • Neurriak: 563 x 240 x 66 cm inguru
  • Kokapena: Santa Maria Katedrala (Vitoria-Gasteiz), Santiago kapera, egungo Santa Maria eliza
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

LOPEZ DE GUEREÑU, Gerardo. “Los santeros de Payueta”, Boletín de la Institución Sancho el Sabio, 1976, n.º 20, pp. 327-364.

AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, p. 112-113.

TABAR ANITUA, Fernando. “Neoclásico”. En: GONZÁLEZ DE SAN ROMÁN, Miguel (Dir.). Vitoria-Gasteiz en el Arte, vol. II, Vitoria-Gasteiz: Gobierno Vasco, Diputación Foral de Álava, Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 1997, pp. 482-483.

BARTOLOMÉ GARCÍA Fernando R. José López de Torre (1755-1829) y la pintura neoclásica en Álava. Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 2007, pp. 135-136.