Jesusen jaiotza eta Artzainen gurtza
Jesusen jaiotza eta Artzainen gurtza
Mukulu biribileko bederatzi eskulturaz osatutako multzo bat da: Ama Birjina eta Haurra, San Jose, hiru artzain, mandoa, idia, ardia eta jaiotzaren gaineko izarra, isats eta guzti. Villafuerteko kondeak Esteban de Ágreda eskultoreari egindako enkargu bat da. Kondeak, gero, Gasteizko San Frantzisko komentuari eman zion opari. Uste dugunez, han egon zen desamortizazioa iritsi arte; ondoren, Santa Maria katedralera eraman zuten.
Tailuetan, Esteban de Ágreda eskultore akademikoaren eskua nabari da. Eskultura hauek egiteko, Ágredak material tradizional bat hautatu zuen, zura, gai erlijiosoak lantzeko erabili ohi zuena; harria, marmola edo portzelana, berriz, gai profanoetarako uzten zituen. Multzoak eskultura barrokoaren deboziozko gozotasuna eta akademizismoaren forma garbi lasaiak konbinatzen ditu. Obra hauek egiteko, seguru asko, Esteban de Ágreda Francisco Salzilloren jaiotza edo garaiko beste artista akademiko batzuen konposizioak hartu zituen inspirazio-iturritzat. Kolore lauak erabiliz polikromatua dago, baina denboran zehar izan dituen esku-hartzeek jatorrizko koloreak desitxuratu dituzte.
Lokuzioa
Ficha técnica
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
TABAR ANITUA, Fernando. Barroco importado en Álava y Diócesis de Vitoria-Gasteiz: Escultura y Pintura [cat.]. Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 1995. p. 75.
TABAR ANITUA, Fernando. “Neoclásico”. En: GONZÁLEZ DE SAN ROMÁN, Miguel (Dir.). Vitoria-Gasteiz en el Arte, vol. II, Vitoria-Gasteiz: Gobierno Vasco, Diputación Foral de Álava, Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 1997, pp. 498-499.
TABAR ANITUA, Fernando, Escultura académica en Álava. La Escuela de Madrid del siglo XVIII. Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 2008, pp. 182-183.
FERREIRA FERNÁNDEZ, Myriam. Los Ágreda. La evolución de la escultura del taller barroco a la academia neoclásica. Logroño: Instituto de Estudios Riojanos, 2014, pp. 325-329.