Arrosarioko Ama Birjina

Arrosarioko Ama Birjinaren tailu hau 1500-1510 urteen artekoa dela uste da, eta Malinasko irudien estiloari jarraitzen dio: hau da, gotiko samarra izanik ere, lehen Errenazimenduko bereizgarriak ditu. Flandeseko hiri hori birjina eta santa txikiak egiten espezializatu zen, arrakasta handiarekin. Tamaina txikia zutenez, garraiatzeko errazak ziren eta Europako txoko askotara iritsi ziren. Araban bertan, adibidez, honen antzeko zenbait pieza daude.

Irudia 1510ean iritsi zen Gasteizera, bertako merkatari nagusietako batek, Diego Martínez de Maestuk, Flandesetik ekarria. Mirarigile gisa irabazi zuen ospea Gasteizerako bidaian hasi zen: ekaitz handi bat sortu omen zen, baina bertatik baretu omen zen Diego Martínez de Maestuk irudia besarkatzean. Gasteizera iritsitakoan, Maesturen beraren etxean egon zen denbora batez, eta, ondoren, Santo Domingoko komentuko Landazuri kaperara eraman zuten. Egiten zituen mirariei buruzko albisteak zirela-eta, Arrosarioko Ama Birjinaren kofradia sortu zen eta Adriano VI.a aita santuak induljentziak eman zituen. Kofradia hark Santo Domingo komentuan egin zuen bere azken ospakizuna 1835eko Kandela egunean. Desamortizazioaren garaian gobernuak komentua bertan behera uzteko agindua eman ondoren, Santa Maria kolegiatara eraman zuten, eta burualdeko kapera nagusian jarri, presbiterioaren atzean.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Anonimoa. Taller de Malinas
  • Data: 1500-1510
  • Teknika: Zur polikromatua
  • Neurriak: 41 x 15 x 20 cm
  • Kokapena: Santa Maria Katedrala (Vitoria-Gasteiz).
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

LAHOZ GUTIÉRREZ, Lucía. “El pasado en sus sombras proyectadas”. En: LÓPEZ MERÁS, Rosario; GONZÁLEZ DE ASPURU Sara (coord.). Museos de Álava: un patrimonio desconocido [cat]. Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 2000, pp. 22-23, 73.

LAHOZ GUTIÉRREZ, Lucía. El intercambio artístico en el gótico: la circulación de obras, de artistas y de modelos. Salamanca, Universidad Pontificia de Salamanca, 2013, pp. 210-213.

ERKIZIA MARTIKORENA, Aintzane; Itziar AGUINAGALDE LÓPEZ. El Museo Diocesano de Arte Sacro y su colección. Vitoria-Gasteiz, Museo Diocesano de Arte Sacro, 2020, pp. 62-63.