Elizako Gurasoak eta Doktoreak

Zortzi mihise obalatu horiek sakristiako petxinetan daude eta Elizako hainbat doktore eta guraso irudikatzen dituzte. Lau doktore latinoak (San Anbrosio, San Agustin, San Jeronimo eta San Gregorio Handia) kapitulu-gelan egon ziren, eta José de Rada pintoreak forma obalatua emanez moztu zituen, 1734an, sakristiako petxinetako tondoetara egokitzeko. 1886an, Epifanio Díaz de Arcautek ukituak eman zizkien han eta hemen, San Anbrosioren irudiari batez ere, antzeman ditugun birpintatze ugariengatik berretsi ahal izan dugunez. XVII. mendearen amaierako edo XVIII.aren hasierako obrak dirudite; teknika aldetik zuzenak eta egokiak dira, eta trebetasunez moldatuta daude. Lan hauek prestatzeko eta gauzatzeko inspirazio-iturri gisa, Aegidius Sadeler II (1570-1629) margolariaren Elizako Gurasoak lanaren serie baten grabatuak erabili dira .

Gainerako lau pinturak, San Bonaventura, San Isidoro, San Damaso eta San Tomas dira, guztiz bestelako estilo batean moldatuak. San Bonaventuraren, San Damasoren eta San Isidororen irudiak José de Rada margolari gasteiztarrak sortu zituen, 1734an, baina Epifanio Díaz del Arcautek erabat berregin zituen 1886an. Oso akademikoak dira, eta beren zuzentasunagatik, soiltasunagatik eta nolabaiteko estatismoagatik nabarmentzekoak.


Lokuzioa

Ficha técnica

  • Egilea: Batzuk (José de Rada, Epifanio Díaz de Arcaute)
  • Data: XVIII.-XIX. mendeak (1886)
  • Teknika: Olioa mihisean
  • Neurriak: 51´5 x 66 cm
  • Kokapena: Santa Maria Katedrala (Vitoria-Gasteiz). Sakristia
  • FITXA TEKNIKOA DESKARGATU (PDF)

Irudien galeria


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, p. 108.

BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. “Conjunto pictórico en la sacristía de la catedral de Santa María de Vitoria-Gasteiz”. Ars Bilduma, n.º 1, 2011, pp. 67-86.

BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R.; PARDO, Diana. “Restauración del conjunto de la sacristía de la catedral de Santa María de Vitoria-Gasteiz”, en La restauración en el siglo XXI. Función, estética e imagen. Madrid, Árgoma Servicios Editoriales, 2009, pp. 103-112.