Tiradera-altzariaren bizkarraldeko apostolu-taldea
Tiradera-altzariaren bizkarraldeko apostolu-taldea
Apostolu hauek katedraleko sakristiako tiradera-altzariaren bizkarraldean daude. Gregorio del Bozo xantreak 1752an egindako opari bat dira, eta, dirudienez, Bilbotik iritsi ziren, altzariaren bizkarraldea apaintzekoak ziren ispilu batzuekin batera. Estiloari dagokionez, barroko-rokoko berantiarrarekin lotutako pinturak dira, pintzelkada solte oretsu samarrak eta tonu argi pastel-koloreak erabiliz margotuak. Beren ezaugarriak direla-eta, apostoluak José Bejésen lanarekin lotu dira. Bejés Italian trebatutako margolari bat zen, eta Errioxan, Araban, Nafarroan eta Bizkaian lan egin zuen. Denboraldi bat eman zuen Bilbon bizitzen. Muralista gisa nabarmendu zen eta inguruko pintore dekoratzaile nabarmenenekin lan egin zuen. Estiloz, rokoko tradizioari jarraitu zion ?forma delikatuak, pintzelkada soltea, pastel-koloreak?, baina azken lanetan, akademizismoaren eraginez, estilo hori finduz joan zen.
1864an, pinturak moldatzeko esku-hartze bat egin zen, Arabako Foru Aldundiak katedral izendatu berria edertzeko egindako diru-ekarpenarekin ordainduta: mihise, bastidore eta marko berriak ipini zitzaizkien. Une horretan, seguru asko, edo urte batzuk geroago, San Felipe, Santiago Txikia eta San Mateoren pinturak berregin zituzten, eta oso litekeena da Epifanio Díaz de Arcaute margolari gasteiztarra izatea berritze lanon egilea.
Lokuzioa
Ficha técnica
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, p. 108.
BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. “Conjunto pictórico en la sacristía de la catedral de Santa María de Vitoria-Gasteiz”. Ars Bilduma, n.º 1, 2011, pp. 67-86.
BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R.; PARDO, Diana. “Restauración del conjunto de la sacristía de la catedral de Santa María de Vitoria-Gasteiz”, en La restauración en el siglo XXI. Función, estética e imagen. Madrid, Árgoma Servicios Editoriales, 2009, pp. 103-112.