Argimutilak

Martin Galarretak hainbat tamainatako sei argimutil enkargatu zituen Kristoren kaperarako, baina horietatik bost bakarrik iritsi dira gaur egunera arte. Ospakizun seinalatuenetan Kristo Santuaren aldarea argitzeko erabiltzen ziren. Andrés Sevillano zilarginak egin zituen, Madrilen, 1674. urtean, egile-marketatik ondoriozta daitekeenez: dorrea (Madril) eta “ADS/SEVI” inizialak. Gasteizera iritsi zenean, Melchor Ortiz de Zárate zilarginak inskripzio hau grabatu zien: “SOI DE D. MARTIN DE GALARRETA I OCARIZ SRIO DEL REI” [“Erregeren idazkari Martin de Galarreta i Ocariz jaunarena naiz”].

XVII. mendeko ohiko tipologiari jarraituz egindako pieza puristak dira. Atal hauek dituzte: oin zirkularra (beheko ertza irarria), kirten torneatua eta molduratua, lepo zilindrikoa, korapilo oboidea (moldura irtena duela erdian), eta udare-formako lepo luzanga. Goiko muturrean, platertxo eta metxero zilindriko bat dute, moldura irten eta ganbil handi batean bermatuta.


Lokuzioa

Ficha técnica


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

AZCÁRATE RISTORI, José M.ª de. “Catedral de Santa María (catedral Vieja)”. En: PORTILLA VITORIA, Micaela J. et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal, tomo III, 1968, p. 110.

MARTÍN VAQUERO, Rosa. La platería en la diócesis de Vitoria (1350-1650). Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 1997, p. 603.

BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. “Fundación y patronato de los Alday y Galarreta. Las capillas de San Prudencio y Santo Cristo en la catedral de Santa María de Vitoria-Gasteiz”. Ars Bilduma, n.º 0, 2010, pp. 36-37.